0
TU PEDIDO
VISTOS RECIENTEMENTE
  • El precio original era: 30,00 €.El precio actual es: 28,50 €.
  • El precio original era: 28,00 €.El precio actual es: 26,60 €.
  • El precio original era: 36,00 €.El precio actual es: 34,20 €.
  • El precio original era: 30,00 €.El precio actual es: 28,50 €.
  • 25,00 
  • 4,00 
  • 4,00 
  • 4,00 
  • 4,00 
  • 4,00 
  • 4,00 
  • 4,00 

GuardarGuardado en la lista de deseos0
Compartir
(0 )

Euskadiko Finantza eta Tributuen Foru Zuzenbidea

Zati orokorra
Editorial:  Dykinson
/
Edición:  7ª ed.
/
Año:  2025
/
Idioma:  Vasco/Euskera
ISBN:  979-13-7006-540-9
Depósito legal:   M-18640-2025
Edición ciudad:
Madrid
Edición país:
España
Encuadernación:
Rústica
Nº páginas:
384
Ancho:
17
Alto:
24
Peso:
0.7
Disponible para reserva

Euskarazko eskuliburu berri baten sorrera unean Nork irakurtzen du unibertsitateko eskuliburu baten atarikoa? Inor gutxik: hala ere, holakoa bazara, irakurle ezezagun zaitudan hori, jakin ezazu gutxiengo aukeratu baten partaidea zarela, alegia, aldi batez lerro hauek begi aurrean jartzeko aukera egin dutenen multzo txiki horren kidea. Izan ere, eskuliburuaren patua horixe da: eskuratu ahala, behinolako lagunik kuttunena, gerora, behin ikasgaia gainditu ondoren, baztertua eta azkenean, ahaztua edo kasurik onenean, noizbait, beste esku gazteagoetan jarria. Hartara, liburu dendetan erosten duenetik, unibertsitateko ikasleak jakin badaki hori dela ikasgaia gainditzeko duen lehen tresna. Hasieran jakin gura dena, orrialdeak ireki ahala, berehala bihurtzen da barne harremanen toki aparta. Ikasgelan, motxilan, zorroan, tabernan, korridoreetan… horra hor ikaslearen meneko gure eskuliburua! Eskurik esku ere badabil, orri markatuekin, azpimarratuekin, behin eta berriro, gorriz, berdez, horiz… nork daki! Badoa kafetegitik etxeko edo apartamentuko gelara, egunero, hilero… baina lau hilabetez soil-soilik ! Iraila edo otsaila hasi dira eta eskuliburuaren jabea da ikaslea. Lasaitu egiten da eskolan egiaztatzen duenean irakasleak eskuliburuaren edukia azaltzen duela, puntuz puntu edo beharbada, gaingiroki. Baditu eskuliburua eta ikasgaiaren egitaraua. Zer gehiago behar du ikasgaia gainditzeko? Ikasteko gogoa, jakina. Baina hori ezin eskuliburuak eman, nork berea baitu. Hasi ere, hortxe hasten da amodiozko aldia ikaslearen eta eskuliburuaren artean, irailetik abendura edo otsailetik maiatzera irauten duena. Amodioa eta aldi berean, gorrotoa, ikasleak oraindik ez baitaki eskuliburuaren orri guztiak menderatzeko eta bereganatzeko gai izango den. Istorioaren amaiera, dena den, ezin bera izan guztiontzat. Azterketaren neke-lorretan igaro ondoren, eta ikasgaia gaindituz gero, eskuliburuarentzat abandonua eta bazterketa dator. Kontrara, azterketan porrota gertatuz gero, hora hor eskuliburuarentzat bizitzaren luzapena, ikasgaiaren hurrengo deialdia arte. Eta horrela doa mundua, jira eta jira, eskuliburuak gora eta behera. Eta eskuliburuen artean, eman diezaiogun ongietorria honako honi, euskarazko eskuliburuen multzora datorren sortu berri honi. Ikaslearen zerbitzura jarri duten egileak ere ohoratu ditzagun, Javier Garcia Ross eta Alberto Atxabal Rada irakasleak. Eurek ondu zuten, duela urte batzuk, erdarazko testua, orain Alberto Atxabal Rada irakasleak euskarazko letrekin jantzi duena. Badute, horratik , aurrerantzean irakasle, ikasle eta jakin-mina duten euskaldunek nora jo euskarazko testuen bila Euskadiko finantza eta tributuen foru zuzenbidearen arloan. Katea ez da eten eta duela hogeita hamar urte hasi zen euskarazko zuzenbide eskuliburuen katea indarturik eta sendoturik agertzen da katebegi berri honen ekarpenarekin. Eskerrak, orobat, Zuzenbidearen Euskal Akademiari eta Dykinson argitaletxeari, emandako laguntzagatik eskuliburu hau argira etor dadin. Zorionak eta goresmenak egileei eta euskaratzaileari, adorea eta kemena erabiltzaileei eta ororen gainetik, zuzenbide gaietan euskaraz aurreratzeko ahalegin berriari aparteko aitortza, hurrengo beste batzuen esperantzan!

ATARIKOA

LABURDURAK

I. XEDAPEN OROKORRAK

1. FINANTZA ETA TRIBUTU ZUZENBIDEA

2. ITURRIAK

3. TRIBUTUEN ARLOKO PRINTZIPIOAK

4. ARAUEN APLIKAZIOA

5. TRIBUTU ARAUEN INTERPRETAZIOA

II. ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN FINANTZAKETA

1. TOKI KORPORAZIOEN ETA LURRALDE ERKIDEKO AUTONOMIA ERKIDEGOEN FINANTZA SISTEMA

2. EUSKAL EKONOMIA ITUNA

III. TRIBUTUAK

1. TRIBUTUAREN EGITURA JURIDIKOA

2. TRIBUTUA: KONTZEPTUA ETA MOTAK

3. ZERGA EGITATEA

4. TRIBUTUEN SUBJEKTUAK

5. TRIBUTUAREN OSAGAI KUANTITATIBOAK

6. TRIBUTU BETEBEHARRAREN AZKENTZEA

7. TRIBUTU KREDITUAREN BERMEAK

IV. ZEHATZEKO AHALA

1. TRIBUTUZKO ARAU HAUSTEAK: KONTZEPTUA ETA MOTAK

2. TRIBUTU ZEHAPENAK: KONTZEPTUA ETA MOTAK

3. ZEHAPEN PROZEDURA

4. OGASUN PUBLIKOAREN AURKAKO DELITUAK

V. TRIBUTUEN APLIKAZIOA

1. TRIBUTUAK APLIKATZEKO JARDUKETAK

2. TRIBUTUAK APLIKATZEKO PROZEDURAK: ARAU ERKIDEAK

3. TRIBUTUEN KUDEAKETA

4. TRIBUTUEN IKUSKAPENA

5. TRIBUTUEN BILKETA

VI. BERRIKUSPENA ADMINISTRAZIO BIDEAN

1. ADMINISTRAZIOAREN AHALA, EGINTZAK BERRIKUSTEKO

2. BERRIKUSPEN PROZEDURA BEREZIAK

3. BERRAZTERTZE ERREKURTSOA

4. ERREKLAMAZIO EKONOMIKO-ADMINISTRATIBOAK

5. APARTEKO BERRIKUSPEN-ERREKURTSOA

6. TOKI TRIBUTUEN BERRIKUSPENA

7. ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZI-ERREKURTSOA

VII. ESTATU-LAGUNTZAK BERRESKURATZEA

1. TRIBUTUEN ARLOAN ERAGINA DUTEN ESTATU-LAGUNTZAK BERRESKURATZEA

VIII. AURREKONTUA

1. AURREKONTUAREN KONTZEPTUA

2. AURREKONTUAREN EGITURA ETA EDUKIA

3. PRINTZIPIO ERATZAILEAK

4. AURREKONTUAREN ZIKLOA

5. AURREKONTUAREN KONTROLA

BIBLIOGRAFIA

0.0 out of 5
0
0
0
0
0

Aún no hay opiniones.

Sé el primero en opinar sobre «Euskadiko Finantza eta Tributuen Foru Zuzenbidea»

Cita 'Chicago'

Atxabal Rada, Alberto y José Javier García Ross. Euskadiko Finantza eta Tributuen Foru Zuzenbidea. Zati orokorra. Madrid: Dykinson, 2025.

Cita 'APA'

Atxabal Rada, Alberto & García Ross, José Javier (2025). Euskadiko Finantza eta Tributuen Foru Zuzenbidea. Zati orokorra. Dykinson.

VISTOS RECIENTEMENTE
  • El precio original era: 30,00 €.El precio actual es: 28,50 €.
  • El precio original era: 28,00 €.El precio actual es: 26,60 €.
  • El precio original era: 36,00 €.El precio actual es: 34,20 €.
  • El precio original era: 30,00 €.El precio actual es: 28,50 €.
  • 25,00 
  • 4,00 
  • 4,00 
  • 4,00 
  • 4,00 
  • 4,00 
  • 4,00 
  • 4,00 
Entrega
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit.
Servicios
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit.
Pago seguro
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit.
Devolución fácil y gratuita
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit.