Resumen del libro
«Lan-zuzenbidea» Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparrura egokitutako eskuliburua da. Hortaz, kontuan hartu da lan-zuzenbidearen gaitasun bereziak garatzeko behar den denbora. Zortzi gai jorratu dira, denak ere labur, zuzen eta erraz antolatuta, lan-zuzenbidearen oinarrizko erakundeak azkar ikasteko moduan. Gainera, azalpenak osatu dira informazio gehigarriarekin eta eguneratutako arautegi eta jurisprudentziarekin. Egin-eginean ere, horiek guztiak kontuan hartzea ezinbestekoa da eduki teorikoak praktikan jartzeko. Era berean, azalpenekin batera, edozenbat adibide jarri dira, eta kasuan kasuko gaietan sakondu ahal izateko zenbait web-orrialderen berri eman da. Aztertu diren gaien artean daude lan-zuzenbidearen nondik norakoak, iturrien sistema, lan-kontratua, lan-kontratuaren modalitateak, lan-kontratuko subjektuen eskubide eta betebeharrak, lan-denbora eta atsedenaldiak, lan-kontratuak izan ditzakeen gorabeherak eta lan-harreman kolektiboak. Gainera, gai bakoitza praktiken atalarekin bukatzen da. Horrek ikasi beharrekoa behar bezala berrikustea ahalbidetzen du, hala banakako ikasketaren bidez, nola gelan gauzatutako partaidetza aktiboko saioen bidez. Bestalde, kontuan hartu dira jurisprudentzia berria eta azken aldian egin diren lege- -aldarazpenak, eta, batik bat, apirilaren 30eko 438/2024 Errege Dekretua, otsailaren 28ko 3/2023 Legeak, Enpleguari buruzkoak, ezarritako Enpleguaren Sistema Nazionalaren Zerbitzuen Zorro Erkidea eta zerbitzu bermatuak garatzekoa; maiatzaren 21eko 2/2024 Errege Lege-dekretua, presako neurriak hartzeari buruzkoa, langabeziarengatiko babesaren laguntza-izaerako maila sinplifi katu eta hobetzeko, eta 2019ko ekainaren 20ko Europako Legebiltzarraren eta Kontseiluaren 2019/1158 (EB) Zuzentarauaren, gurasoen eta zaintzaileen familia- eta lanbide-bizitza kontziliatzeari buruzkoaren, eta Kontseiluaren EB/2010/18 Zuzentaraua indargabetu duenaren, transposizioa osatzeko; eta abuztuaren 1eko 2/2024 Lege Organikoa, emakumeen eta gizonen arteko ordezkaritza parekideari eta presentzia orekatuari buruzkoa.
LEHENENGO GAIA. LAN-ZUZENBIDEAREN NONDIK NORAKOAK
1. LAN-ZUZENBIDEAREN KONTZEPTUA, TESTUINGURUA ETA EZAUGARRIAK
2. LAN-ZUZENBIDEAREN OINARRI ETA EGINKIZUNAK
3. PRAKTIKEN ATALA
2. GAIA. LAN-ZUZENBIDEA. ITURRIEN SISTEMA
1. ITURRIEN KONTZEPTUA ETA ZERRENDA
2. LAN-ZUZENBIDEAREN PRINTZIPIOAK
3. LAN ADMINISTRAZIOA ETA LAN IKUSKATZAILETZA
3. GAIA. LAN-KONTRATUA
1. LAN-KONTRATUAREN KONTZEPTUA
2. LAN-KONTRATUAREN EZAUGARRIAK
3. DESBERDINTASUNAK ANTZEKO BESTE KONTRATU BATZUEKIN
4. LAN-KONTRATUAREN SUBJEKTUAK
5. LAN-KONTRATUAK EGITEKO GAITASUNA
6. LAN-KONTRATUAREN OSAGAIAK
7. LAN-KONTRATUAREN FORMA
8. LAN-KONTRATUAN IZAN DAITEZKEEN ARAZOAK, LANGILEEN BENETAKO ENPRESABURUA NOR DEN ZEHAZTEKO
9. PRAKTIKEN ATALA
4. GAIA. LAN-KONTRATUAREN MODALIDATEAK
1. LAN-KONTRATUA EGIN AURREKO EGOERA: PRESTATZE-EGINTZAK
2. PROBALDIA
3. KONTRATU-MODALITATEAK BEREIZTEKO IRIZPIDEAK
4. LAN-HARREMAN ARRUNTAK
5. BEREZITASUNAK DITUZTEN LAN-KONTRATU ARRUNTAK
6. LAN-HARREMAN BEREZIAK
7. PRAKTIKEN ATALA
5. GAIA. LAN-KONTRATUKO SUBJEKTUEN ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK
1. LAN-KONTRATUKO ALDERDIEN JARDUTE-ESPARRUA, EUREN ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK EGIKARITZEAN
2. ESKUBIDEAK ETA EGINBEHARRAK EKONOMIA-ARLOAN
3. LAN-ARRISKUAK PREBENITZEAREN INGURUKO ESKUBIDE ETA EGINBEHARRAK
4. LANBIDE-IZAERAKO ESKUBIDE ETA EGINBEHARRAK
5. ETIKA- ETA MORAL-IZAERAKO ESKUBIDE ETA EGINBEHARRAK
6. PRAKTIKEN ATALA
6. GAIA. LAN-DENBORA ETA ATSEDENALDIAK
1. LANALDIA
2. APARTEKO ORDUAK
3. ATSEDENALDIAK
4. PRAKTIKEN ATALA
7. GAIA. LAN-KONTRATUAK IZAN DITZAKEEN GORABEHERAK
1. LAN-KONTRATUA ALDARAZTEA
2. LAN-KONTRATUA GELDIARAZTEA ETA ETETEA
3. LAN-KONTRATUA AZKENTZEA
4. PRAKTIKEN ATALA
8. GAIA. LAN-HARREMAN KOLEKTIBOAK
1. LANGILEEN ORDEZKARITZA ENPRESAN: ORDEZKARITZA BATERATUA ETA SINDIKATU-ORDEZKARITZA
2. SINDIKATUAK ETA ENPRESABURUEN ERAKUNDEAK
3. NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA
4. HITZARMEN KOLEKTIBOA
5. PRAKTIKEN ATALA
Comentarios
Lanbideak Bilduma; 12