Toki-erakundeen gaineko finantza-zaintza eta EAEko Lurralde Historikoetako toki-erakundeen finantza-zaintzaren berezitasunak

Toki-erakundeen gaineko finantza-zaintza eta EAEko Lurralde Historikoetako toki-erakundeen finantza-zaintzaren berezitasunak. 9788410701168
  • Editorial: Dykinson
  • ISBN: 9788410701168
  • Páginas: 452
  • Dimensiones: 17 cm x 24 cm
  • Plaza de edición: Madrid , España
  • Encuadernación: Rústica
  • Idiomas: Vasco
  • Fecha de la edición: 2024
  • Edición: 1ª ed.
  • Materias:

Compartir en:

Toki-erakundeen gaineko finantza-zaintza eta EAEko Lurralde Historikoetako toki-erakundeen finantza-zaintzaren berezitasunak

  • Quintana Ibáñez, Ortzi de la.
  • Papel

    Disponible

    antes:
    35,00€
    ahora:
    33,25€

    Resumen del libro

    Lan honetan toki-erakundeen finantza-jardueraren gainean udalez gaineko administrazioek egiten duten kontrola aztertzen da eta, horrekin batera EAEko berezitasunak aztertzen dira. Toki-erakundeen finantza-jardueraren gainean egiten den kontrol horri finantza-zaintza deitzen zaio, horrek dakartzan konnotazio guztiekin. Esangura horretan, lehenengo eta behin finantza-zaintza, toki-autonomiaren printzipioarekin aldaratzen da. Toki-erakundeen ADNn toki-autonomiaren printzipioa daukagu, Estatuaren antolaketan barneraturik. Autonomiarekin bateragarria, KAren 4/1981 Epaiaren ondorioz sortutako doktrinarekin bat etorriz, kontrola daukagu. Hori horrela, kontrolaren irizpide nagusiak zehazten dira: lege-kontrola eta zehaztasun printzipioa. Baina, salbuespenez egokitasun-kontrolak ere egon daitezke eta gure antolamendu juridikoan finantza-zaintzari dagokionez horrelakoak egon daitezke.

    Finantza-zaintzaren jarduera esparrua zehazteko lehenengo eta behin toki-erakundeen finantza-jarduera zein den aztertu behar da. Hori zehazturik, lan honetan finantza-zaintzaren esparru materiala eta subjektiboa aztertu egiten da: zeintzuk gai daude kontrolpean eta nork egiten duen. Horrez gain, kontrol-jarduera kontrolpeko administrazio-egintzaren aurretik edo gero egin behar den zehaztu behar da, horrela kontrol-jarduera zehatza eta koordinazio-jarduerak ezberdinduko dira.

     

    Ekaren 1. xedapen gehigarriak dakartzan berezitasunean oinarriturik EAEko toki-erakundeen finantza-jardueran ematen diren lurralde historikoen eskumenei heldurik, finantza-zaintzak jaso dituen berezitasunak aztertu egin dira, finantza-zaintzaren eskumenaren titulartasunean ematen den eztabaida planteaturik eta toki-erakundeen euskadiko legeak adierazitakoa kontuan harturik. Azkenik, banan-banan, finantza-zaintzaren mendeko lurralde historikoetako toki-erakundeen finantza-jarduerak aztertuz.