/ Libros / Quintana Ibáñez, Ortzi de la

Libros de Quintana Ibáñez, Ortzi de la

Deustuko Unibertsitatean Zuzenbideko ikasketak egin ondoren, notario-arloan hasi zen lanean, eta, ondoren, bederatzi urtez abokatu izan zen. Azkenik, 2011n, Administrazio Publikora egin zuen jauzi, eta, lehenik, Mendexako Udalaren idazkaritzakontuhartzailetza hartu zuen. Gaur egun, karrerako funtzionario gisa betetzen du eginkizun hori Larrabetzuko Udalean. Egoera horretan, bere jarduera profesionala eta irakaskuntza bateragarri egin ditu. Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide fakultatean irakasle izan zen 2010etik 2021era. Urte horretan, doktoregoko ikasketak amaitzeko eszedentzia hartu zuen, eta irakasle aritu zen Abokatutzan Sartzeko Masterrean, ICAVn. Azken urteotan, ikastaro ugari egin ditu beste administrazio publiko batzuetarako, eta hainbat artikulu argitaratu ditu JADO aldizkarian eta HAEAn. Lan hau betetzen duen lanpostuaren berezko kezken eta udalaren esku-hartzearen berezko funtzioen emaitza da, eta, beraz, izaera praktikoa da lan honen ezaugarrietako bat.


1    
1